Egitarauarekin goiz hasi dira, 11:00etan; gosaria egin dute, eta, ostean, mural, boxeo eta gaiztakeria tailerrak. 15:00etan bazkaldu dute, eta, ostean, balukoian jolastu dira eta talde argazkia atera dute azaroaren 11ko greba orokorrera batzeko.
Eguna ez dute amaitu oraindik, baina orain artekoaren balorazio positiboa egin dute; hori bai, azpimarratu dute antolatzeko beharra dutela: "Poztekoa da ikustea zenbat gazte elkartu garen bigarren urtez jarraian Bergarako Gazte Egunean. Antolatzeko beharra ikusten dugu: matxismoaren eta faxismoaren gorakada, euskararen kontrako oldarraldia, etxebizitzaren egoera, geroago eta eskuraezinagoa den aisialdi eredua... Gazteok espazio bat behar dugu antolatzeko eta hori betetzera dator Ziega".
