Antxintxika Krosaren eraginez aldaketak izango dira trafikoan

Koldo Zubia Salas

Iazko Antxintxika kroseko irudi bat. 

Antxintxika kirol proba dela eta, trafikoa moztuko dute bihar Bergarako Ibargarai eta Zurradero kaleetan, 15:00etatik 18:00etara. Probak eragina izango du, halaber, garraio publikoaren eta taxi zerbitzuaren geltokietan.

Hain zuzen, Ibargarai 9ko, Oxirondoko eta Katabiako autobus geltokiak itxita egongo dira, eta erabiltzaileek Torrekua parean dagoen autobus geltoki nagusira joan beharko dute. Taxi geltokia, berriz, Ibargarai kaleko 46. zenbakira lekualdatuko dute; makina-saltzailearen parera, zehazki. Joan-etorriak aurrez antolatzeko eta ezarritako jakinarazpenak errespetatzeko eskatu die Udalak herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak