Plazako lanen azken fasearen baitan, azaroaren 2tik aurrera Komenio eta Bidekurutzeta kaleak itxita egongo dira gutxienez hiru astez. Dena den, ibilgailuek Komenio kaleko garajeetara sartzeko eta irteteko aukera izango dute.
Bidea moztuta dagoen bitartean, ibilgailuen ibilbidea Artekaletik egingo da, kale hori zabalik egongo baita zirkulaziorako. Oinezkoendako bi kaleak zabalik egongo dira ohiko moduan eskuhartzeek iraun bitartean.
Udalak adierazi du, edozein argibide edo zalantza argitzeko, Udaleko Bulego Teknikoarekin jar daitezkeela harremanetan herritarrak.