Tailerrak, bazkaria eta kontzertuak, Ziegaren II. Gazte Egunean

Idoia Aranbarri Arzuaga

Iazko Gazte Eguna. (Argazkia: Ziega Gazte Asanblada).

Urriaren 31n ospatuko da Ziega Gazte Asanbladak antolatutako II. Gazte Eguna. Iazko edizioa "oso positiboa" izan zen, eta aurten, esperientziari jarraipena emateaz gain, orain arte asanbladara joan ez den jendearengana iritsi nahi dute.

11:00etan, gosaria egingo dute, eta, ostean, mural, boxeo eta gaiztakeria tailerrak. 15:00etarako antolatu dute bazkaria, eta, ostean, balukoian jolastuko dira. 19:30ean, Gesaltza txarangaren eta 23:00etan kontzertuen txanda izango da. Egitarauko ekintza gehienak kartzela zaharrean izango dira, baina balukoia eta txaranga kalean egingo dituzte.

Egitarautik tailerrak nabarmendu dituzte Ziegakoek, "jakintzak eta esperientziak partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko aukera eskaintzen dutelako". Baita bazkaria eta osteko hitzartzea ere, "herriko gazteak elkartzeko, harremanak sortzeko eta komunitatea eraikitzen jarraitzeko espazio gisa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak