Lanpostuaren xehetasunei dagokionez, lantokiak ez dira finkoak izango nahiz eta orokorrean toki bat izan erreferente. Hala ere, unean uneko premien arabera alda daitekeela azaldu dute. Eguneko eta urteko dedikazioa eta ordutegia ere alda daitezke, lan-premiek eragindako ordu osagarriekin. Lan-kontratua partziala izango da, eta ordu osagarriekin osatuko da, egon daitezkeen premien arabera. Lan-egutegia eta ordutegia Udalak finkatuko ditu urtero, lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien arabera.
Udalak aurreratu du oposizio aldiaren fasea bukatu aurretik, deialdi honetaz baliatuz, deialdi honetan kontratatuko diren pareko eraikinetako garbitzaile lanpostu gehiago betetzea ere erabaki dezakeela, "hutsik daudela eta dagokion lan eskaintza publikoan onartu eta argitara eman izan balu aurrez"; hau da, Agorrosingo garbitzaileen, Ipintza instalazioetako garbitzaileen eta eraikinetako garbitzaileen deitutako lanpostu gehiago.
Hautaketa-prozesua gainditu, baina kontratu finkorik lortzen ez duten hautagaiekin lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Poltsa hori Agorrosin edo beste eraikinetan sortzen diren aldi baterako premiei erantzuteko erabiliko da. Oinarri eta baldintza guztiak Bergarako Udalaren webgunean daude kontsultagarri.