Puntu bakarra izan zuen Lokatzaren atzoko batzar orokorrak, zuzendaritza berritzea, baina beste zuzendaritza talderik ez denez aurkeztu, orain arteko batzordeak berritu zuen kargua. Laugarren agintaldia egingo dute Ion Unamuno Lekuona lehendakariak, Iñigo Iñarra Lapuerta lehendakariordeak eta Iñigo Larrañaga Azkarate idazkariak.
Zapatuan, berriz, urteko afaria egin zuten Lokatzak eta txirrindulariak, gurasoak, entrenatzaileak eta elkarteko kideak elkartu ziren. Hitzordua aprobetxatu zuten Mikel Aristi txirrindulariari omenaldia egiteko.
