Kalitatezko osasun zerbitzu publikoa eskatuko dute Bergarako pentsiodunek azaroaren 2an

Idoia Aranbarri Arzuaga

Astelehenero egiten dute elkarretaratzea Bergarako pentsiodunek, baina azaroaren 2ko manifestazioa deitu dute kalitatezko osasun zerbitzu publikoa eskatzeko. Lehen mailako arreta zerbitzua zaintzea eta hobetzea aldarrikatuko dute. 12:00etan abiatuko dira Irala kaletik, eta osasun-etxerako bidea hartuko dute Irizar, Santamarinako zubia eta Boni Laskurain pasealekua igarota. Aurreratu dute pentsidunen kolektiboak antolatutako ekintza izan arren, herritar guztiak animatzen dituztela parte hartzera, "erantzun tinko" bat emateko: "Gure eskaeria entzun egin behar dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak