34 urteko gizon bat atxilotu dute Bergaran, "osasun publikoaren aurkako delitu bat" leporatuta

Eneko Azurmendi Barrena

"Saltzeko prest" zeuzkan hamasei kokaina-dosirekin eta haxix-zatiak zituzten hamahiru poltsatxorekin aurkitu zuen Ertzaintzak gizonezkoa, eta horregatik atxilotu zuten atzo, domeka, goizean. 

Bergaran droga-trafikoaren prebentzio-lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila batek dokumentazioa eskatu zion herriko erdialdeko kale batean zegoen pertsona bati, haren jokabidea "susmagarria" irudituta, azaldu dutenez. "Osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik" atxilotu zuen Ertzaintzak. Jarraian, atxilotua polizia-egoitzara eraman zuten zegozkion izapideak egiteko eta, ondoren, agintari judizialaren eskuetan jartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak