Xaxau jai konpartsak, Jardun Euskara Elkarteak, Bedelkarrek, Elikaeneak, Camden Dance Studiok eta Bergarako Musika eta Dantza Eskolak antolatu dute Gau Beltza, Udalaren laguntzarekin. Honako egitaraua antolatu dute:
- 17:00 Bedelkarreko komertzioetan Xanduli manduli eskea.
- 17:30 Haurrentzako tailerrak Oxirondo azokan: kalabazak hustu, aurpegiak margotu eta mozorrotzeko aukera. Parte-hartzaileek etxetik ekarri beharko dituzte mozorroak eta kalabazak.
- 18:00 Helduentzako Trivial lehiaketa. 14 urtetik gorakoen hartu dezakete parte, eta irabazleek 20 euroko bonoak jasoko dituzte.
- 19:00 Kalabazen kalejira musikak, dantzak, suak eta bertsoek girotuta, Oxirondotik abiatuta. Amaiera ekitaldia, 20:00etan Irizar parkean.
- Bautista Legenardua 21:30ean euskaraz; 23:00etan, gaztelaniaz. Aldez aurretik eman behar da izena, ugutztours@gmail.com helbidera edo 695 75 34 30 telefono zenbakira idatzita, aforoa bete arte.