Beart Eguna ospatu zuten zapatuan

Eki Letona Erretolatza

Bergarako Artisten Elkartearen Eguna ospatu zuten zapatuan, artelan erakusketa eta bazkariarekin. Eguerdian, Irizar kalean, jauregiaren aurrealdean, herriko eta elkarteko hogei bat artistaren lanak jarri zituzten ikusgai.

Erakusketaren ostean, elkarteko 30 bat kide Agorrosin kiroldegiko jatetxean elkartu ziren bazkaltzeko. Tartean izan ziren urteetan pintura eskolak eman dituzten Mari Paz Alustiza, Edurne Eraña eta Juanjo Altuna. Bazkalostean, omenaldia egin zieten azken urteetan zendu diren herriko hiru artistei eta elkarteko kideei: Xabier Diaz de Zeriori, Peio Alberdiri eta Ramon Aranzabali.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak