Fermin Lazkanok hartuko du Rafael Amasorrainen lekukoa Kutxa Fundazioko presidente gisa

Eneko Azurmendi Barrena

Fermin Lazkano. (Argazkia: EH Bildu).

Lau urterako berrituko du patronatua fundazioak. Hala, bergarar batek beste bergarar bat ordezkatuko du presidente karguan.

Kutxa Fundazioko patronoek atzo, eguena, egindako saioan berretsi dute patronatuaren aldaketa. Modu horretan, Fermin Lazkano bergararra izango da presidentea datozen lau urteetan. EH Bilduk proposatutako hautagaia izan da, EAJren eta PSE-EEren adostasunarekin. Era berean, Miren Azkarate izango da lehen presidenteordea eta David Garcia, bigarren presidenteordea. 

Fundazioak nabarmendu du kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, enpresa-kudeaketa, esparru akademikoan, kulturalean eta instituzionalean eta interes publikoko ekimenak garatzen ibilbide luzea dutela hiru horiek.

Lazkanori dagokionez Kutxa Fundazioan urte luzeko ibilbidea garatu du, eta 2022az geroztik da patronatuko ordezkari. Bestalde, fundazioko makina-erremintako formakuntza teknikoan aritu zen 2008tik 2022ra arte. Arlo politikoan, 2023ko udal hauteskundeetan EH Bilduko zerrendaburu izan zen Elgoibarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak