Hala ere, egitarau berezia antolatu dute urriaren 24rako eta 25erako. Hilaren 24an, Joseba Tapiak Agur Intxorta maite kontzertua emango du Txuringo Kultur Gunean, 20:00etan. Hurrengo egunean, berriz, Rufino Akizuren, Jose Garaikoetxearen, Tomas Iñarraren, Ildefonso Iñarraren eta Ricardo Zangituren omenezko martxa egingo dute, 12:30ean, Osintxuko plazatik monolitora. Han erail zituzten osintxuarrei omenaldia egingo diete. Eguraldi txarra bada, oroimen ekitaldia Osintxuko plazan egingo dute.