Duela bi urte zabaldu zuten Elikaenea azoka biziberritzeko asmoarekin eta hango ordezkari Ainhoa Narbaizak adierazi du Verdury Hall Oxirondo plazan eta azokan egitea "oso berezia" izan dela. Euriagatik azoka barruan egin behar izan dute bazkaria, baina modu positiboan baloratu du hori: "Herritar ugari egon dira laguntzen eta giro aparta egon da".