28. Kulturaldia ari da ospatzen San Joxepe Erretiratuen Elkartea eta egitarauaren baitan eman zuen kontzertua atzo arratsaldean Seminarixoan San Joxepe abesbatzak Ramon Amasorrainen gidaritzapean eta pianoan Asuntxi Gallastegi zela. Gainera, Ordiziko Umore Ona abesbatza gonbidatu zuten eta zazpina abesti kantatu zituzten. Bideoan dago ikusgai Bergarako taldeak Itsasoa laino dago abestu zuen unea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.