Denboraldiaren hasierarekin batera, Espainiako gazte mailako lehen partidak hasiko dira. Zapatu honetan Madril, Bilbo, Alicante eta Bartzelonako taldeak arituko dira bergararrekin, eta goizeko 10:00etatik eta arratsaldeko 18:30ak bitartean 6 partida jokatuko dituzte guztia. "Jardunaldi hau oso garrantzitsua izango da taldea aurreneko postuetan kokatu eta denboraldia ondo hasteko", azaldu du Burdinola irristaketa klubak. Espainiako Irristaketa Federazioak eskatzen duen legedia betetzeko, eta horrelako txapelketa bat Bergaran ospatu ahal izateko lan handia egin behar izan dutela adierazi dute.
Dena den, "poztasun handia" sortzen die horrelako txapelketa bat Bergaran antolatu ahal izateak, ez baitute "aukera handirik izaten", azpimarratu dutenez, egun osoko edo asteburu osoko ekintza denez, kiroldegia erabiltzeko "zailtasunak" dituztelako: "Horrek ahalegin ekonomiko handia eskatzen digu klub, kirolari zein familia gisa. Baina, uste dugu merezi duela, izan ere hockey-ak kirol eta adiskidetasunaz gain, hainbat ekarpen egiten digu guri eta herriari.
Partiden ordutegiak
| 10:00 | CDE Patinaje línea Madrid | Burdinola IK |
| 11:15 | Tres Cantos PC | Metropolitano HC |
| 12:30 | Marvic Halcones Torrevieja | CHL Jujol jokers |
| 16:00 | Burdinola IK | Metropolitano HC |
| 17:15 | CHL Jujol jokers | CDE Patinaje línea Madrid |
| 18:30 | Marvic Halcones Torrevieja | Tres Cantos PC |
Partidak kiroldegira bertaratuta edo Burdinolaren youtube kanaletik ikusi ahalko dituzte zaletuek.
Gaur egun 150 ume, gazte eta nagusik hartzen dute parte asteko saioetan Labegaraietan, Bergara, Antzuola, Arrasate, Aramaio, Legutio, Donosti eta beste hainbat herrietako jendez osatutako taldeetan.