Bi hektarea erre dira Bergarako San Juan auzoko sutean

Eneko Azurmendi Barrena

Atzo eguerdian, 14:00ak aldera, kontrolatutako sute batek kontrola galdu eta zabaldu egin zen, Ertzaintzak baieztatu zuenez. Ertzainak eta su-hiltzaileak bertaratu ziren eta azken horiek 22:30ean lortu zuten sutea kontrolpean izatea. Ordutik, zonaldea zaintzen ari dira, berriz ere sua piztu ez dadin. Guztira bi hektarea erre dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak