Iban Igartuak hirugarren postua eskuratu du Euskadiko Ehiza Txikiko Txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga

Eskuinean, Iban Igartua sariarekin. (Argazkia: I.I.).

Euskadiko txapelketa Arabako Zanbrana herrian jokatu zen larunbatean eta senior mailan hirugarren postua eskuratu zuen bergararrak. Emaitza horrekin Espainiako Txapelketako iparraldeko finalerdiak jokatzeko sailkatu da.

Emaitza bikainak eskuratzen jarraitzen du Ariznoa Oilagorra elkarteko Iban Igartua bergararrak ehiza txikiko txapelketan. Zapatuan jokatu zuten Euskadiko txapelketa, eta hirugarrena izan zen senior mailan, Lanbro txakurrarekin. Haren aurretik geratu ziren Julen Unzalu, irabazlea, eta Mikel Torne. Lehen hiru sailkatuak hurrengo fasera igaro dira, eta horrenbestez, Espainiako Txapelketako iparraldeko finalerdiak jokatuko dituzte azaroaren 21etik eta 22ra bitartean. Igartuak berak aurreratu du, oraindik lekua zehaztu gabe dagoela.

Asteburuko hirugarren postua, aurten lortzen ari den beste emaitza onetako bat izan da. Izan ere, bigarrena izan zen zonaldeko txapelketan eta Gipuzkoako txapelketan.

Ezkerrean lehena, Iban Igartua Lanbro txakurrarekin, txapelketa hasi aurretik (Argazkia: I.I.).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak