1889ko San Pedroko organoa lagun, garai hartako konpositoreen lanak interpretatu zituzten Mikel Ansola organista eta Aitor Garitano tenoreak. Emanaldiak, gainera, esanahi berezia izan zuen Garitanorentzat: urteetan zikloarekin kolaboratu ostean, lehen aldiz aritu baitzen bertan bakarlari gisa, bere herrian.
Asteburuko zubia tarteko, jendea elizara erakartzea erronka izango zela aitortu du tenoreak, baina eliza beteta ikusteak "poza eta motibazioa" eman zizkien. Bai Garitano, bai Ansola "oso pozik" geratu ziren kontzertuaren erantzunarekin.