Etxeko bigarren partida ere irabaztera zelairatuko da Bergara

Koldo Zubia Salas

Kapitaina baloiarekin, iazko partida batean. 

Bergarako emakumezkoek Euskal Ligako laugarren jardunaldia jokatuko dute bihar, Agorrosinen, 12:30ean.

Hiru norgehiagoka jokatu ostean, sailkapeneko 11. postuan dago Bergara, bi porrotekin eta garaipen batekin; etxean Zumaiakoren aurka bigarren jardunaldian lortutakoa, hain zuzen. Joan den astean, ligako oilarretako bat den Antiguokoren aurka, 2-0 galdu zuen Bergarak, eta, larritzeko arrazoirik ez badago ere, puntuak batzen jarraitzeko gogoz izango dira bihar. Gainera, Agorrosin gotorleku bihurtzea izango da Euskal Ligari eusteko gakoetako bat. 

Helburu hori buruan duela zelairatuko da Bergara bihar. Aurrean izango dute liga eurek bezala hasi duen Zarautz; aurreneko bi jardunaldiak galdu ostean, Arratiari 4-1 irabaztetik datoz, eta sailkapeneko 13. postuan daude, 3 punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak