Urriaren 31n izango da Antxintxika lasterketaren hogeigarren edizioa

Eki Letona Erretolatza

Antxintxika lasterketako iazko edizioa.

Dagoeneko 150 lagun inguruk eman dute izena, eta, gehienez, 500 lagunek parte hartu ahal izango dute.

10 kilometroko lasterketa izango da aurten ere. Soraluzen hasiko da proba, eta Bergarako San Martin plazan amaitu. Korrika egiteaz gain, patinetan, aulki gurpildunean eta handbikean parte hartzeko aukera izango da.

Izen-ematea zabalik dago; urriaren 30era arte eman ahal izango da izena, Kirolprobak.com webgunean. "Dortsalak, urtero bezala, Bergarako Seminarixoan banatuko dira, lasterketa egunean bakarrik", azaldu du Eneritz Urrutiak, Antxintxika taldeko kideak.

Bi eguneko egitaraua

"Aurten, bi eguneko egitaraua daukagu, 20. urteurrena denez, ospatzeko", azaldu du Urrutiak. "Aurten urteurren berezia denez, egubakoitzean ekitaldiak egongo dira, mahai-inguru bat egongo da Doituren eta Aikeren eskutik, eta, urtero bezala, zozketak ere izango ditugu".

Horrez gain, lehen aldiz social run bat egingo dute. Seminarixotik abiatuta, ibilbidearen zati bat egingo dute, iazko irabazleek gidatuta: Xabi Labaka eta Ainara Uribarri. Beste berrikuntza bat kuadrillen parte-hartzea izango da. Izan ere, aurten taldeka eman ahal izango da izena, eta hiru modalitate izango ditu: gizonezkoena, emakumezkoena eta mistoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak