Astelehenero bezala, elkarretaratzea egin dute Bergarako pentsiodunek

Idoia Aranbarri Arzuaga

Pentsiodunak atzo eguerdian, Munibe plazan.

Irailean hasi zituzten elkarretaratzeak berriro ere pentsiodunek, eta Bergaran, atzo, astelehena, ere atera ziren aldarrikapenak egitera. Besteak beste, zaintza-sistemak zaintzen gaitu? galdera egin zuten, eta horren aurrean ondorioak ere mahaigaineratu zituzten.

Atera zituzten ondorioen artean daude, zerbitzu eskasak, asistentziaren kalitatea bermatzen ez duten langileen gutxieneko ratioak, gehiegizko itxaron-zerrendak, lan baldintza prekarioak, ordaindu gabeko zaintzak, emakumeen kontura, erakundeen koordinazio falta eta zaindutako pertsonen, senideen eta inplikatutako sektoreen parte-hartze eza.

Horren aurrean, erakundeen arteko konpromisoa eskatu zuten, zaintza zerbitzuen talka-norabidea aldatzeko. Horretarako beharrezkotzat hartu dituzte, besteak beste, mendekotasuna baloratzeko sistema hobetzea, pribatizazioa kendu eta pribatizatutako zerbitzuak publiko izatea edo zaintzako langileei lan-baldintza duinak bermatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak