Iban Igartua bergararra bigarrena, Gipuzkoako Ehiza Txikiko txapelketan

Mirari Altube Arrese

Iban Igartua bergararra Lanbro txakurrarekin eta jasotako sariekin. (ARGAZKIA: IBAN IGARTUA)

Domekan jokatu zuten, Zanbranan (Araba), Gipuzkoako Ehiza Txikiko txapelketa eta Ariznoa Oilagorra elkarteko Iban Igartua Romero bergararrak bigarren postua eskuratu zuen, senior mailan, Lanbro txakurrarekin. 

Iban Igartua koparekin, antolatzaile baten alboan. 

Txapelketa irabazi zuen Santa Cruz elkarteko Urtzi Oiarbide Sarasolak. 

Oñatiko Pago Uso elkarteko Ignacio Leibar Larrea, ostera, laugarren postuan sailkatu zen beteranoen artean; eta Iosu Anduaga Fernandez hirugarren postuan, gazteen artean.

Datorren zapatuan, hilaren 17an, Euskadiko txapelketa jokatuko dute Zanbranan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak