'Aquiles' erraldoiarekin amaitu da Txotxongilo Mostraren XVIII. edizioa

Eki Letona Erretolatza

Bergarako Nazioarteko Txotxongilo Mostrak agur esan dio gaur iluntzean XVIII. edizioari, Aquiles ikuskizunarekin. Asteburu osoan zehar txotxongiloen eta kaleko antzerkiaren hainbat proposamenez gozatzeko aukera izan dute bergararrek eta bertaratutakoek.

Azken egunean, goizean, Palestinako Titeres taldearen esperientzia ezagutzeko aukera izan da Kartzela Zaharrean. Arratsaldean, berriz, Anonimos ikuskizuna izan da Seminarixoan, eta Mostrari amaiera emateko, La FAM konpainiaren Aquiles ikuskizunak hartu ditu Bergarako kaleak.

Bost metroko erraldoia

Iluntzeko ikuskizunaren protagonista bost metro inguruko txotxongilo erraldoia izan da. Aranzadi Ikastolako patioan abiatu eta bertan amaitu da emanaldia, eta tarte horretan Aquiles herriko kaleetan barrena ibili da, inguruan suzko ikuskizunak zituela. Jende ugari bildu da txotxongilo erraldoiaren inguruan, haren ibilbidea jarraitzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak