Urriaren 7ra arte eman daiteke izena Elosuko II. Pilota Txapelketa Azkarrean

Idoia Aranbarri Arzuaga

Iazko sari banaketako talde argazkia. (Argazkia: E.M.E.).

Urriaren 17an egun osoan zehar jokatuko dute Elosuko II. Pilota Txapelketa Azkarra, Elur Mendi Elkarteak antolatuta. 18 urtetik gorako eta federatu gabekoek hartu dezakete parte. Izena emateko azken eguna urriaren 7a izango da, eta 10 euro ordaindu beharko da bikoteko.

Gizon eta emakumeei zuzendutako binakako esku pilota txapelketa azkarra antolatu du bigarren urtez jarraian Elosua auzoan, Elur Mendi Elkarteak. Pilota goxoarekin jokatuko dituzte partidak egun guztian zehar, eta 18 urtetik gorakoek eta federatu gabeek jokatu ahal izango dute. Antolatzaileek aurreratu dute gutxienez, lau bikotek eman beharko dutela izena. Sariak egongo dira irabazleendako eta txapeldunordeendako.

Urriaren 7rako eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek 695 72 55 96 (Julen) edo 690 74 01 60 (Eloy) telefono zenbakietan, eta bikoteko 10 euro ordaindu beharko da Bizum bidez, kontzeptuan izena jarrita. Antolatzaileek jakinarazi dute bazkaria ere egongo dela partaideendako nahiz parte hartzen ez dutenendako 10 euroren truke, eta horiek ere hilaren 7rako eman beharko dute izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak