Asfaltatze lanak egiteko, ibilgailuen joan-etorria eten egingo da Iriburu kaleko asfaltatu beharreko tartean lanek irauten duten bitartean. Lanerako makinak eta kamioak Koldo Eleizalde kaletik egingo dituzte sartu-irtenak. Horregatik, Koldo Eleizalde eta Iriburu kaleetako hainbat aparkaleku ere alde baterako libre utzi beharko dira.
Udalak aurreratu duenez, Koldo Eleizalde kaleko 3. zenbakitik biribilguneraino aparkalekuen alde bat libre utzi beharko da, eta Iriburun ere hainbat aparkaleku libratuko dira, ibilgailuendako gurutzatze puntuak prestatzeko –hesiekin adierazita egongo dira–.
Lanek iraun bitartean, bi kaleetako trafikoa bi norantzetan antolatuko da.