Gauaren aurretik, baina, iaz bezala stand-up tailerra egingo dute, bakarrizketen arloan lehen urratsak egin gura dituztenentzat edo euren ezagutzan sakondu gura dutenentzat. Iaz egun bakarreko saioa izan bazen ere, hiru saioko tailerra proposatu dute aurten antolatzaileek. "Urriaren 13an, 20an eta 17an egingo dira tailerrak eta Asier K-k, Beñat Iturbek eta Maria Blancok gidatuko dituzte, hurrenez hurren. Hiru ikuspegi landuko dituzte saioetan: nork bere ideiak aurkitzea, txisteak idaztea eta oholtzara igotzea", azaldu dute antolatzaileek.
Izena emateko epea zabalik dago; Komunikazioa@algaraka.eus helbidera idatzi behar da, urriaren 8a baino lehen; plazak mugatuak dira.