Gorka Elortza 'Mortzi' hil da, 'Berrigara' astekariko zuzendari ohia

Eneko Azkarate Laspiur

Gorka Elortza Laspiur (Angiozar, 1964) Bergarako Berrigara astekariko zuzendari izandakoa zendu da gaur, urriak 1, gaixotasun luze baten ostean. Angiozarko Bailarako auzo alkate ere izan zen, 1990eko hamarkadan. Azken agurra, Angiozarko Ortzin egingo zaio, bihar, egubakoitza.

Angiozartarra sortzez, Bergaran bizi zen. Jardun euskara elkarteko kudeatzaile izan zen eta baita Berrigara astekariko zuzendari ere –1993ko azarotik 1995ko otsailera arte–. Angiozarko Bailarako auzo alkate ere izan zen, 1990eko hamarkadan.

Albaitari, ikasketaz eta lanbidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko nekazaritza alorrean jardun du azken urteetan; aurretik, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetako Lurgintza eta Abelur enpresetan.

Familiak Bergarako Oroilore beilatokian hartuko ditu senide, lagun eta ezagunak, egubakoitzean, hilak 2, 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara. Eta azken agurra Angiozarko Ortzi jatetxean egingo zaio, 19:00etan, luntx batekin lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak