Lehen hitzordua urriaren 9an izango da, Olaia Inziarteren eskutik. Nafarroako musikariak Zerrautsa bere bigarren disko luzea aurkeztuko du. Sarrerak salgai daude seminarixoko webgunean.
Azaroaren 6an, Txuma Murugarren igoko da oholtzara. Ekainean, Usondoko kontzertuetan eguraldiagatik bertan behera geratutako emanaldia da. Hemen Beharko Luke bere azken lanean rocka eta elektronika uztartzen ditu, bere ohiko unibertso poetikoarekin. Urteko azken kontzertua abenduaren 11n izango da, White Carters taldearekin; taldeak sustrai afroamerikarrak ditu abiapuntu.