Etxeko giroan egin dute auzo bazkaria Zabalotegiko bizilagunek

Hasier Larrea

Goizeko ekitaldien ostean indarrak hartzeko, paella jana egiteko elkartu dira gaur eguerdian Zabalotegiko bizilagunak. Bingoan jokatu dute jarraian, eta musika emanaldiez gozatu dute arratsaldean, Nebar eta Fango taldeekin. Gaueko erreleboa DJ Txantona Garrotek hartuko du. Bihar Moises Azpiazu dantza taldearekin, Bihurri aizkolariarekin eta taloekin agurtuko dituzte auzoko jaiak, eguerdian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak