Jarraian iritsi dira kalean behera Angiozarko dantzari gazteak ikurrinarekin. Txistularien erritmora dantzatu, eta ikurrina astinduta inauguratu dituzte aurtengo festak. Ondoren, patata tortilla lehiaketak hartu du protagonismoa, eta Gordon Calling taldearen kontzertuak.
Gaur eguerdian haurrendako jolasak eta herri bazkaria izango dira giro ederrean elkartzeko aitzakia. Ostean, Angiozarren jaiotakoei ongietorria egingo zaie. Arratsaldeko ekimenen artean, pin-pon txapelketa eta txaranga egongo dira. Iluntzean Goxua Foodtruck arduratuko da afaltzeko zerbitzua emateaz, eta, 22:00etan, Emaion erromeria taldea igoko da oholtzara.
San Migel jaien hurrengo hitzordua martitzenean izango da, San Migel egunean, hain zuzen. 11:00etan, meza egingo dute, Bergarako erretiratuen abesbatzak lagunduta, eta, jarraian, luntxa Pagomendin. Egunean zehar puzgarrietan dibertitu ahal izango dira haurrak. 18:30ean txokolatea banatuko dute, eta jaien itxiera 20:00etan izango da.