Hiru egun eta ekintza ugari Zabalotegi auzoko jaietan

Eki Letona Erretolatza

Euskal dantzak Zabalotegi auzoko 2024ko jaietan. Argazki: Goiena.

Asteburuan jai giroa izango da nagusi Bergarako Zabalotegi auzoan. Hiru egunetan zehar, musika, kirola eta herri-ekitaldiak izango dira protagonista.

Gaur, arratsaldeko zapietan, jaiei hasiera emango diete, buruhandiekin, pintxo-potearekin eta Seiga taldearen kontzertuarekin. Gainera, gauean, mus txapelketa egingo dute, Zabalotegiko frontoian. Bihar, zapatua, haurrentzako eskulanak, auzo bazkaria eta bingoa izango dira. Musikari dagokionez, Nebar eta Fango taldeen emanaldiak eta gauean DJ Txantona Garrot. Domekan, dantzak, aizkora eta taloak egingo dira jaietan, azken eguna borobiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak