Futbola, musikia, erizaintza... zerk definitzen hau gaur egun?
Azkenian, horreik danok definitzen najuek. Horreik danok eta horrenbeste gauza desberdin egittiak definitzen najuek. Hori izan nok txikittatik, eta hola jarraitzen juat. Oso pertsona soziala nok, eta horrek be asko definitzen najok.
12 bat urtekin hasi hintzanan futbolian, eta ondiokan taldiaren parte haiz. Ze emon don futbolak?
Ondiokan taldian najaok, laguntzaille. Eta gauza askoz gehixao emoten jostak kentzen dostanak baiño. Batez be, lagun pilla bat emon jostak futbolak, eta kirol arluan, balixo pilla bat: konpromisua, talde-lana...
Eta ze kendu?
Denpora libria beste gauza batzuk egitteko. Azkenian, konpromiso horren barruan, ordu batzuk dedikau bihar jakok. Gaztiagotan, lagunak bazkarixa eukitzen juen, eta neuk, igual, partidua. Emoten dostan gauzak iraunkorrauak dittuk; kendu, berriz, momento puntualak.
Futbolaz aparte, instrumentuak joten ditun. Musikia beti egon don hire bizitzan?
Bai, txikittatik gure etxian presente egon dok. Gurasuei asko gustatzen jakuek musikia: aittari abestia gustatzen jakok eta ama, berriz, dantza mundutik jatok. Tronpetia izan zuan joten ikasi neban lelengo instrumentua, eta gaur egun be joten juat, Bergarako bandan. Asko apreziatzen juat bandako parte izatia, lujo hutsa dok. Hortaz aparte, asko konsumitzen juat musikia, asko gustatzen jatak.
Gaur egunera begira, zelakua izan don erizain izateraiñoko bidia?
Jentiak uste jok bokaziño haundiko lanbidia dala, baiña, nere kasuan, ez. Neuk ez najaukan bokaziñorik erizaiña izateko. Hasieran, zalantzak euki najittuan, baiña, poliki-poliki, bidian zihar juan nok ogibide horretaz maitemintzen. Egixa esanda, ez jatak nekeza egin bidia. Ondo inguratuta egon izan nok beti, ikasle nintzanian eta oin, erizain, eta errez jarri jostek.
Lana oztopua don hire aisialdixan?
Nere ustez, bai; kar-kar. Azkenian, futbolian jokatziari itxi najotsan; izan be, txandaka egitten juat lan. Oso nekeza zuan konpromiso hari eustia, niri gustatzen jatan mailan, eta, aldi berian, lan egittia.
Badaukan iñoiz zerbait itxi eta gero barriro bueltau haizen zaletasunik?
Nere zaletasun haundixenetako bat itxi najuan: dantzia. Bajakixat ez dala betirako izango. Bestalde, futbola itxi nebanian, jokalari izatiari utzi najotsan, eta urtebete jai hartu najuan, baiña banajakixan ez nintzala guztiz desbinkulauko eta uneren batian itzuliko nintzala. Uste juat dana etapaka doiala, eta, neretako, nekeza dok akaberia emutia.
Badaukan ametsen bat betetzeko?
Amets bat, lorpen moduan ulertuta... ezetz esango neukek. Nere ametsa, pertsona askorena moduan, adibidez: etxe bat erostia, egonkortasuna izatia, zoriontsu izatia... gauza normalak.
Zer don jentiak hitaz lehen begiratuan pentsatzen dabena eta errealidadiakin bat ez datorrena?
Ez jakixat jentiak ze pentsauko daben nitaz. Baiña bai, jentiak, ezagutzen nabenian, pentsatzen jok beti nabillela gauzak egitten, eta ez dok egixa. Gauza desberdin asko egitten juat, baiña bajakixat geldi egoten eta lagunekin denporia pasatzen edo etxian, sofan, lasai egoten. Gauza asko egiten juat, baiña lasai egoten be bajakixat.