Bi egunetan bisita gidatu antzeztuak egin zituzten, eta herriko hainbat txoko eta eraikin aurkeztu zituzten, eta besteak beste, Patricio Echeverria, Teresa Agirre, Josefa Alberdi eta Luis Astiazaran bezalako pertsonaiak gorpuztu zituzten, guztira 18 aktorek. Martxa Urdina ere antolatuta zegoen zapaturako, eta Legazpiko kaleetan barrena ibili ziren hainbat pertsonairen paperean BAMeko kide guztiak.
Hirugarren ekitaldia antzezlana izan zen. Legazpiko historiaren mende baten teatralizazioa izan zen, XIX. mende amaieratik XX. mendearen amaierara, eta obra Patricio Echeverria industrialari legazpiarraren bizitzan eta obran dago zentratuta. Konpainiako 18 lagunek taularatu zuten.