Askapen prozesua une erabakigarrian dagoela dio Sortuk, 78ko erregimenean lotuta gelditu ziren korapiloak askatzeko aukerak daudela uste baitu. Horrela, Irailaren 27a Txiki eta Otaegi oroitzeko eguna da nazio askapen mugimenduarentzat. Baina, memoriarako eguna izateaz harago, askapen borrokan berresteko eta etorkizunera begiratzeko eguna ere badela azpimarratu dute.