Hiru jai egunetan askotariko ekintzak izango dituzte herritarrek. Gaur arratsaldean, 19:30ean emango diete hasiera jaiei, etxafuego eta kanpaiekin. Zapatuan, Herri Eguna ospatuko dute. 14:30ean herri bazkaria egingo dute, eta bazkalostean Angiozarren azken urtean jaiotako herritarrei ongietorria egingo diete. Eguna amaitzeko, Emaion
taldearen erromeria izango da.
Jaietako azken eguna irailaren 29a, San Migel Eguna, izango da. 11:00etan meza egingo dute jubilatuen abesbatzarekin.
Egitaraua:
Irailak 25, egubakoitza
- 19:30ean, jaien hasiera, etxafuegoak, kanpai doinuak, San Migelen jaitsiera eta herri dantza Angiozarko dantzariekin.
- 20:00etan, patata-tortilla lehiaketa.
- 22:00etan, Gordon Calling-en kontzertua.
Irailak 26, zapatua
- 12:00etatik 14:00etara, haurrendako jolasak.
- 14:30ean, herri bazkaria. Ostean, azken urtean Angiozarren jaiotakoei ongietorria.
- 18:30ean, pinpon lehiaketa elizpean.
- 19:00etan, txaranga.
- 20:00etatik aurrera, afaltzeko zerbitzua Goxua Foodtruck-aren eskutik.
- 22:00etan, erromeria Emaion taldearekin.
Irailak 29, martitzena
- 11:00etan, meza, Bergarako erretiratuen abesbatzarekin.
- Ostean, luntxa Pagomendin.
- 12:30-14:30 eta 16:00-18:00 Puzgarriak.
- 18:30ean, txokolate-jana.
- 20:00etan, amaiera.