100 lagun inguruk hartu dute parte Bergara Hiria Xake Txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga

Pasa den domekan jokatu zuten Agorrosingo Kiroldegian Bergara Hiria Xake Txapelketa eta hiru modalitateetan hartu zuten parte bakarka zein taldeka.

Euskal Herriko zein beste komunitateetako xakelariak aritu ziren lehian, eta Bergara eta Zaleak taldeko kideek eta Bergara Xake Elkarteko jokalariek emaitza onak lortu zituzten.

Xake Aktiboko Nazioarteko Open Txapelketan federatutako 77 jokalarik hartu zuten parte. Garaipena Enrique Tejedorrendako izan zen. Bigarren sailkatu zen Ibai Sanz eta hirugarren Kataluniako Andres Iglesias. Emakumezkoen Txapeketan 18 emakume aritu ziren, eta Miriam Parkhurst jokalariak lortu zituen puntu gehien. Bigarrena Daylin Magarino izan zen, eta hirugarren Garazi Lamborena. Azkenik, taldekako txapelketa azkarrean hiru jokalariko 20 talde izan ziren. Kantabriako Solvay taldeak lortu zuen lehen postua; bigarrena, Zumaiak, eta hirugarrenak, Nafarroako Mikel Gureak. Bergararrak 9. sailkatu ziren.

Hona hemen sailkapen guztiak:

Xake Aktiboko Nazioarteko Open Txapelketa (Indibidual mistoa)

  1. Enrique Tejedor (Kantabria): 6.5 puntu. / Daylin Magarino (Errioxa): 4 puntu.
  2. Ibai Sanz (Burgos): 6 puntu.
  3. Andres Iglesias (Katalunia): 5 puntu.
  4. Markel Vesga (Gipuzkoa): 5 puntu.
  5. Alain Prieto (Bizkaia): 5 puntu.

Emakumezkoen Xake Aktiboko Txapelketa

  1. Miriam Parkhurst Casas (Mexiko): 5 puntu.
  2. Daylin Magarino Carralero (Errioxa): 4 puntu.
  3. Garazi Lamborena Valderrama (Euskal Herria): 3.5 puntu.
  4. Khrystyna Yatseiko, (Ukrainia): 3 puntu.
  5. Sheila Martina Palie (Kantabria): 3 puntu.

LIV. Adiskidetasun Arteko Xake Azkar Txapelketa

  1. Solvay (Kantabria): 24.5 puntu.
  2. Zumaia: 24 puntu.
  3. Mikel Gurea (Nafarroa): 21.5 puntu
  4. Portugalete: 20 puntu.
  5. Salcedo (Kantabria): 20 puntu.
  6. Abadiño 26.5 puntu.
  7. Riojaque-SAL (Errioxa): 16 puntu.
  8. Elorrio: 14 puntu.
  9. Bergara: 13 puntu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak