Gaur, egubakoitza hasiko da egitaraua, 17:30etan, Fraiskozuri plazan, jolasleku ibiltariarekin. Gurasoei eta haurrei zuzenduta egongo da eta helburu nagusia da gurasoei jolas eta abestiak irakatsi, eta aurrerantzean beren aisialdian horiek baliatzea. Azaldu dute garrantzitsua dela familiak ere bertaratzea, haurren eta hezitzaileen arteko jolasetik harago joatea nahi dutelako.
Zapatuan, hilak 19, Txalainak taldearen kontzertua izango da, 20:00etan, Irala kalean; Hertzainak taldearen moldaketa akustikoak joko dituzte. Asteburuari amaiera borobila emateko, kantu-jira herrikoia izango da, 12:30etan hasita, Irala kalean.