Mendi eta lorezaintza mozketa lanetatik ateratako egurra herritarren artean doan banatuko du Bergarako Udalak

Claudia Crespo Revilla

Udaletik egindako inausketa eta mozketa lanetatik ateratako egurra doan banatuko da bergaratarren artean, zozketa bidez erabakiko da eta izena emateko epea urriaren 15etik 30era bitartean izango da.

Beste urte batez Bergarako Udalak deialdia zabaldu du udal mendi, baso, parke eta lorategietako inausketa eta mozketa lanetatik ateratako egurra doan banatzeko herritarren artean. Bergaran erroldatutako pertsona fisikoek zein irabazi asmorik gabeko eta Bergaran egoitza duten pertsona juridikoek aurkeztu ahal izango dute eskaera bi bideetatik: Bergarako Erregistro Orokorrean, udaletxeko B@Z bulegoan, edo telematikoki hemen klik eginez

Epea amaitutakoan onartutako pertsonen behin behineko zerrenda argitaratuko da udalaren web orrian, eta erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko da. Ondoren, zerrenda definitiboa argitaratzerakoan, zozketaren data, lekua eta ordua zehaztuko dira. Zozketa publikoa izango da udaletxean, lehenik pertsona fisikoen, eta ondoren, pertsona juridikoen artean. Adjudikazio hartzaileei posta elektronikoz jakinaraziko zaie esleitutako lotea eta bestelako informazioa.

Udaletik adierazi dute egurra ezin izango dela etekin ekonomikorik ateratzeko erabili. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak