Santa Marinako eguzkitze hirukoitza izango dute berbagai egubakoitzeko hitzaldi-afarian

Idoia Aranbarri Arzuaga

Santa Marinako eguzkitze hirukoitza. (Argazkia: GOIENA).

Lanbroa Kultur Elkarteak hitzaldi-afarien ikasturtea hasiko du gaur, eta, Ilatargi Astronomia Taldearekin elkarlanean, Santa Marinako eguzkitze hirukoitza hitzaldia egingo dute, 19:00etan, Seminarixoan. Afarirako izena eman behar da biharko.

Bi eragileek elkarrekin ikertu dute fenomenoa, eta orain arte bildutakoa jarriko dute mahai gainean etzi. Urtean egun bakar batean, Santa Marina elizaren mendebaldeko fatxadako hiru leihoetatik sartzen diren eguzki izpiek aldare nagusia eta alboetako beste bi aldareak argiztatzen dituzte aldi berean, eta horri buruzko xehetasunak emango dituzte. Hitzaldirako sarrera librea da.

Ohi bezala, ostean, afaria egingo dute Umore-Ona elkartean, eta 18 euro ordaindu beharko da. Plaza kopurua mugatua da eta izena emateko azken eguna irailaren 17a da.

Lanbroa Kultur Elkarteak bideopodcasta dauka eta aste honetan argitaratu duten atalean, hitzaldiari buruzko xehetasunak eman dituzte elkarteko kide Ander Errastik eta Andoni Larrañagak.

Erlazionatuak

Lanbroa 11: Santa Marinako eguzkitze hirukoitza

Lanbroa kultur elkartea ira 14, 16:12 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak