0837 zenbakia da Burdinola Irristaketa Klubaren zozketako irabazlea

Claudia Crespo Revilla

Burdinola Irristaketa Klubaren postua Bergarako San Martin Jaietan. (Argazkia: GOIENA).

Astebukaeran Bergaran ospatutako San Martin jaietan Burdinola Irristaketa Klubak odolki postua jarri, eta euro baten truke saski baten zozketan parte hartzeko aukera eman zuen.

Burdinola Irristaketa Klubak San Martin jaietan egindako zozketaren zenbaki saridunaren berri eman du: 0837 txartela. Zozketa zapatu goizean ospatu zen, eta bildutako dirua hurrengo denboraldian furgonetari konponketa egiteko erabiliko dute.

Irabazleak otarra bat jasoko du: ogia, Trike Koffe Roasters kafea, ardo botila bat, gazta eta orratzeko hainbat produktu daude. Zenbaki irabazlea duen pertsonak 649 45 79 73 telefono zenbakira deitu behar du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak