Urteroko legez, margolariek euren lanak egiteko eremu bat mugatu dute lehiaketaren oinarrietan. “Aurten Bergarako erdigunea izan da eremu hori, herritarrek goizean zehar ikus zezaten margolariek nola egiten duten lan”, adierazi du BEARTeko kide Xabier Agirrek. Saridunak honako hauek izan dira:
- 1. saria: Fernando Ureta (Artziniega)
- 2. saria: Jose Miguel Arranz (Erandio)
- 3. saria: Oscar Herran (Valladolid
- Bergarar onenaren saria: Pedro Jorge
12 parte hartzaile
Miranda de Ebron (Burgos) eta Astilleron (Kantabria) antolatuta zeuden beste bi lehiaketa direla-eta, “bizkaitarren eta arabarren kopurua txikiagoa” izan dela onartu du Agirrek. Hala ere, “maila oneko lanak” egon direla adierazi du.
Simon Arrieta lehiaketako obrekin osatutako erakusketa ikusgai egongo da datorren egubakoitzetik aurrera, bi astez, Aroztegi aretoan.