Josetxo Muniategiandikoetxearen omenezko lehen torneoa jokatu dute

Eki Letona Erretolatza

Bergarako eskubaloi taldeak antolatuta, I. Josetxo Muniategiandikoetxea Torneoa jokatu zuten atzo, zapatua, Labegaraietan. Gizonezko senior taldeek eta emakumezkoen taldeak hartu zuten parte, eta guztiek Aloñako taldeen aurka jokatu zuten.

Torneoa Muniategiren izena klubari lotuta mantentzeko asmoz sortu du BKEk. Izan ere, 38 urtez taldeko kide izan da Josetxo Muniategiandikoetxea, eta eskubaloi sailarekin izan duen ibilbidea aitortu eta haren izena klubaren barruan bizirik mantentzea izan da ekimenaren helburua.

Josetxo Muniategiandikoetxeak berak ere baloratu zuen ekimena. "Polita izan zen atzoko eguna, zutaz gogoratzea polita izaten da, baina, egia esanda, ez zait asko gustatzen horrelako gauzak. Orain dela bi aste esan zidaten egingo zela, eta detaile bat izan zen", azaldu du.

Arratsaldeko 15:00etan hasi ziren partiduak, eta talde guztiek Oñatiko Aloña Mendi KEren aurka jokatu zuten. Emaitza bigarren mailan geratu zen atzoko egunean; izan ere, Muniategiren ibilbidea eta eskubaloiari egindako ekarpena aitortzea izan zen jardunaldiaren ardatza. Partidueak Oñatiko taldeek irabazi bazuten ere Muniategiren esanetan, "atzoko egunean hori gutxienekoa izan zen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak