Boxeolarien jaialdiarekin hasi dute asteburua Bergaran

Julen Murua Mesonero

Gazte Topagune Sozialista aurkezteko asmoarekin antolatu zituzten Bergarako Mugimendu Sozialistako kideek boxeo jaialdia eta kontzertuak.

Bergarako eta inguruko herrietako gazte ugari batu dira Boluako frontoian, Bergarako Mugimendu Sozialistak antolatutako egitarauaz gozatzeko. Bailarako hainbat boxeolarik hartu zuten parte jaialdian eta ostean egon ziren kontzertuetan ere batu zen jendea. Mugimendu Sozialistako kideek adierazi dute "oso pozik" daudela jasotako erantzunarekin. "Bergarako eta inguruko jende mordoa egon zen arratsaldean zein gauean. Egitaraua, oro har, ondo egon zen. Boxeo jaialdian eta kontzertuetan beteta egon zen frontoia, eta gau aldera arte luzatu genuen jaia", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak