Lanbroa elkarteak antolatuta Miren Iraetak eman beharreko berbaldia bertan behera geratu da

Eneko Azkarate Laspiur

Miren Iraeta Orbegozo (Argazkia: Dani Blanco, 'Argia' astekaria).

Lanbroa elkarteak gaurko, egubakoitza, hilak 11, iragarrita zeukan hitzaldia bertan behera geratu da. Irizar jauregian zen ematekoa Miren Iraeta Orbegozo arkeogenetikariak, Europako historiaurrea arkeogenetikaren bidez izenburupean.

Iraetak berak ezin duenez, bertan behera geratu da. Oraindik data zehatzik izan ez arren, berbaldia aurrerago egingo dutela adierazi du Lanbroa elkarteko Andoni Larrañagak

Bestetik, datorren egubakoitzean, hilaren 18an, beste hitzaldi bat egingo du Lanbroak. Eguzkitze hirukoitza izenburupean eta Ilatargi taldearekin batera antolatuta. Seminarixoa aretoan izango da 19:00etan. Urrirako beste hitzaldi batzuk antolatuta dauzkate. Aurrerago emango dute horien berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak