Zirku ikuskizuna egingo dute ostiral arratsaldean Munibe plazan

Hasier Larrea

Trotamundos konpainiak publiko zabalarentzat atondutako Finito Infinito izeneko zirku ikuskizuna aurkeztuko du ostiralean, hilak 11, 19:00etan, Munibe plazan.

Mailen Mansilla eta Luciano Mezzotero antzezle eta klownek umorearen bitartez landuko dute zirkularitatearen kontzeptua. Uztailak eta pilotak erabiliko dituzte gai trantzendetal hori plazaratzeko, borobil formako oholtzaren gainean.

Bi urteko lanaren ostean, 2024ko maiatzean estreinatu zuten Finito Infinito obra Leioako Umore Azokan, eta ordutik Euskal Herriko, Espainiako eta Portugalgo jaialdi askotan aritzeko aukera izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak