Buztinzale Elkartearen erakusketa domekara arte egongo da zabalik

Hasier Larrea

Aroztegi aretoa Bergarako Buztinzaleen tailerreko bazkideen piezekin atondu zuten hilaren 4an, eta hilaren 13ra arte ikusi ahalko dira beteranoenek, ibilbidetxoa daukatenek eta bazkide berriek egindako lanak.

Denera, 40 zeramika pieza inguru egokitu dituzte, hamazazpi egilek egindakoak. Tartean, eskulturak, muralak, tazak eta platerak aurki daitezke. Elkarteko kideen arabera, aurtengo erakusketak badu berrikuntza bat, egileen izena ez jartzea erabaki dutela, alegia, "hastapenetan daudenei bultzadatxoa emateko eta erakusketa soilik Buztinzale Elkartearen izenean egiteko".

Ikastaroa urritik aurrera

Iazko ikasturtean bezala, aurtengoan ere zeramikaren munduan murgildu gura dutenek urritik ekainera bitarteko saioak izango dituzte eskura, Pott Keramika tailerreko artisauek zuzenduta. Saioak Bergarako Buztinzale elkartean garatuko dira astelehenetan, 17:30etik 19:30era. 18 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte. Prezioa ikasle kopuruaren eta hilabetean egiten diren saioen araberakoa izango da. Hamabi laguneko taldea osatuko balitz, bazkideek orduko lau euro ordainduko lukete, eta bazkide ez direnek sei euro. Izen-ematea, buztinzaleak@gmail.com-en.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak