Egubakoitzean, Sardinatxoren jaitsierarekin hasi zituzten jaiak Bergarako San Lorentzo auzoan. Auzo-bazkaria, txokolate eta sardina-jana, buruhandiak, zapata-jaurtiketa txapelketa eta musika izan dira protagonista, besteak beste. Gaur esango diete agur jaiei. 11:30ean, erraldoi txikien kalejira izango da, eta goizean zehar odoloste- eta txorixo-pintxoak egongo dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.