19:00etan jaitsiko da Sardinatxo, eta, ondoren, poteo musikatua eta parrillako pintxoak dastatzeko aukera egongo da. Bihar, berriz, 11:30ean puzgarriak jarriko dituzte eta 12:00erako, toka eta igel txapelketak nahiz paella txapelketa antolatu dituzte –lehiaketako dastaketa, 14:30ean–. Auzo bazkaria egingo dute, bakoitzak berea eramanda. 17:00etan hasita, apar-festa, txokolate-jana, buruhandiak, IV. zapata jaurtiketa txapelketa, sardina-jana, bingoa eta DJak izango dira protagonista. Domekan, jaiak amaitzeko, 11:30ean, erraldoi txikien kalejira izango da, eta goizean zehar odoloste- eta txorixo-pintxoak egongo dira.