GOIENA aldizkaria jaso nahi duten bergararrek eskaera berritu behar dute

Idoia Aranbarri Arzuaga

GOIENA aldizkaria etxean jasotzea doakoa izango da aurrerantzean ere, baina GOIENA jaso gura duten Goienakide ez diren bergararrek eskaera egin beharko dute.

Eskaera berritzeko lau bide daude: Whatsapp eta Telegram bidez, 688 69 00 07; 943 25 05 05 telefono-zenbakira deituta; edo galdetegia beteta.

Goienakide direnek –Puntua aldizkaria etxean jasotzen dutenak–, aldiz, ez dute eskaerarik egin behar: orain arte bezala, egubakoitzero jasoko dituzte etxean GOIENA eta Puntua aldizkariak.

Eskaera egiteko hilabete dago. Ordura bitartean, orain arte moduan egingo dute banaketa, baina ostean, eskaera egin dutenek bakarrik jasoko dute GOIENA aldizkaria. Halaber, Puntua aldizkaria ere jasotzen hasi gura duenak eskaera-orrian bertan adierazi behar du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak