Lehenengo norgehiagoka 17:00etan jokatuko da; bigarrena, ostera, 19:00etan. Senior mailako taldeak bi aste ditu denboraldia behar bezala prestatzeko.
Informazio bilerak
Gazte kategorietan ere hasiak dira denboraldia prestatzen, eta asteburuan lagunartekoak jokatuko dituzte askok. Horren harira, irailaren 7tik 10era, gurasoentzako informazio-bilerak antolatu ditu eskubaloi sailak. Bileren hurrenkera honako hau da: kadete mutilak, kadete neskak, gazte neskak eta infantil neskak. Bilera guztiak 18:30ean izango dira, Labegaraietan.